- gipuzkoa
- Ekonomia Sustapena
- Programak eta laguntzak
- Industria 4.0
4.0 Industria
Gipuzkoako lurraldea izaera industrial nabarmenekoa da; langileen kualifikazio maila handia du; eta bertan badago ekosistema garatu bat, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritua. Horregatik, bultzatzen dugu 4.0 Industria eredua garatzea gure enpresa txiki eta ertainetan, eta horrela erantzuten diogu industria aurreratu baten aldeko apustua egiteko erronkari. Izan ere, sektore hori funtsezkoa da, duen pisuagatik eta erakarpen ahalmenagatik; lurraldean aberastasuna eta enplegua sortzeko motor nagusia da, eta palanka nagusia internazionalizaziorako eta I+G+Brako.
4.0 Industria bultzatzea Gipuzkoaren etorkizun industriala bermatzea da, enpresa txiki eta ertainei lagunduz eraldatzen fabrikazio aurreratuago, eraginkorrago eta iraunkorrago baterantz, zeinak txertatuko baititu teknologia eta material berriak, baina baita berrikuntza ere, diseinuan, merkaturatzean, negozio ereduetan eta kudeaketa-sistemetan.
Programak eta laguntzak
-
Gipuzkoa 4.0Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea, 4.0 industria ekoizpenean eredugarri diren enpresen esperientziak aztertu eta zabaldu nahi ditu.
-
Gipuzkoa DigitalaFabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute
-
GastronomiaGastronomiaren balio kateko enpresa gipuzkoarren eraldaketa sustatzea, enpresetan Teknologia Berrien eta Berrikuntza Integralaren erabilera indartuz
-
Smart Mobility IndustryGipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan
-
ZibersegurtasunaGipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzea