Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean.Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, dirulaguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.
Entitate onuraduntzat joko dira bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, betiere laguntzen den proiektuaren emaitza instalazio horietan zuzenean aplikatzen bada. Era berean, proiektua Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan garatu behar da, hargatik eragotzi gabe proiektuaren zati bat lurraldetik kanpo azpikontratu daitekeela.
Hauekin lotutako produktu edo zerbitzuen garapena:
Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
Gehieneko zenbatekoa: 60.000 €
Bateraezintasuna beste dirulaguntzekin
960.000 €
ESKAERA:
Hasiera: 2020ko martxoaren 14
Bukaera: 2020ko uztailaren 1a
(biak barne)
PROIEKTUAREN BUKAERA JUSTIFIKATZEKO EPEA:
2021eko UZTAILAREN 24a baino lehen
943 11 3989
Eskaerarekin lotutako dokumentuak