- Ekonomia Sustapena
- Programak eta laguntzak
- Lehiakortasuna
Lehiakortasuna
Enpresa da aberastasuna sortzeko prozesuaren erdigunea eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari egiten dion ekarpena azpimarratu behar da.
Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu prozesu horiek gauzatzeko baldintzak eta guneak ager daitezela sustatzea, horretarako prozesu eta jarduerak erraztuz, helburua izanik Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lortzea, enpresa txikia lehenesten duena: bideragarritasunean, ondorengotzan, produktu merkatuaren estrategian, dimentsioan, hazkundean, kudeaketan, etab.; dibertsifikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak ezagueraz sakondu eta orientatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, eraldaketa enpresariala (antolamendua, kudeaketa eredua, hobeto lehiatzeko birdimentsionatzea, produktuen eta/edo zerbitzuen katalogo berriak eta/edo gehigarriak)ren aldeko jarduerak eta prozesuak sustatuko ditu, bereizkuntza, balio erantsia eta abantaila lehiakor iraunkorrak eskainiko dituztenak.
Hori dela eta, honelako esku-hartzeak sustatuko dira: enpresen eta haien ingurunean ideiak nola diseinatu, ekoiztu eta ideiak balio zein emaitzetara eraldatzeko prozesuak, erlazioak eta erabakiak eratzen dituzten esku-hartzeak. Hau da, beren gaitasunek gizartearentzat baliagarria den proposamen bat egiten dute, non enpresa bakoitzak bere ibilbide propioa eraiki behar duen.
Ibilbide bat, konpromiso bat oraina bermatzeko, negozioa egokitzeko eta emaitzak hobetzeko eta bide batez enpresaren iraunkortasuna ahalbidetzeko, kontuan izango lukeena:
- Estrategia enpresariala, aurrerapena eta erabaki hartzea batzea.
- Enpresa bakoitzak gaitasun bereizgarri bat izatea (jarduera kritikoak) funtsezko balio proposamen batean bilakatzeko baliabide kritikoak eta kide kritikoak erabilita (ezagutza eta gaitasunak konbinatu ahal izateko).
- Transmisio enpresarialek espiritu enpresariala pizten dute eta hazkunderako zein enplegurako potentzial handia eskaintzen dute.
- Lankidetza enpresarialaren xedea da efikazia sortzea taldeen edo erakundeen gaitasunak konbinatuta.
Programak eta laguntzak
-
Innobideak-KudeabideKudeaketa aurreratuaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
-
Balioa sortzeko eraldatzen
-
JarraipenaEnpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatu.
-
ElkarlanaEnpresen arteko lankidetza proiektu jakin batzuk garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko eta negozio aukera berriak garatzeko.
-
Ekonomia zirkularraEkonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzea.
-
Ekonomia sortzaileaEkonomia sortzaileak eraldatzeko duen balioa sustatzea aukera eta balio erantsiko esparruak sortzeko eta garatzen laguntzeko.
-
Garapen JasangarriaEnpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatu.
-
Ezagutza
-
Merkataritza
-
Merkataritza eta ostalaritza: DIGITALIZAZIOAMerkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza
-
EskualdeakSustapen sozioekonomikoaren gehikuntzan eskualde ikuspuntuaren ekarpena.
-
COVID-19 UDALAK: MERKATARITZA ETA OSTALARITZA programaGipuzkoako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz.
-
Adimen lehiakorraEnpresetan adimen lehiakorraren erabilera txetatzea eta sistematizatzea..
-
Lehiakortasuna indartzea (eralgip)Enpresen eraldaketa produktu, zerbitzu eta negozio ereduen dibertsifikazioaren, desberdintasunaren eta balioaren ekarpenaren bidez.
-
Enplegua eta gizarteratze-laneratzeaPertsonen gaitasunak sustatu eta indartu enplegagarritasuna hobetzeko.
Intereseko informazio gehiago
Dokumentuak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2015eko txostena. Ekoizpenaren eraldaketa praktikan
- Lehiakortasuneko txosten orokorra 2016-2017
- Europako Lehiakortasuneko txostena 2014