Gazteguneko baliabideak

Gaztegune Plus zerbitzuaren baitan sortutako materialak atal honetan gordeko ditugu. Hemen topatuko dituzu prestakuntza-saioetako materialak edo bideoak, besteak beste.
Bilera gelak
1. gela: 15-20 pertsonarentzako bilera-gela, arbelaz, wifi konexioaz eta berogailuaz hornitua.
2., 3. eta 4. gelak: 12-15 pertsonarentzako bilera-gelak, arbelaz, wifi konexioaz eta berogailuaz hornituak. Gainera, armairuak dituzte elkarteek erabiltzeko.
5. gela: 8-10 pertsonarentzako bilera-gela, elkarteen biltegirako sarbidea duena.
8., 9. eta 10. gelak: Bilerak egiteko gela txikiagoak, 5-7 pertsonarentzat.
11. gela, balioanitza: 90-100 pertsonarentzako gela balioanitza, ikastaroak, prentsaurrekoak eta tailerrak egiteko prestatua. Bozgorailu sistemaz gain, proiektatzeko pantaila finkoa du, eta idazteko arbel handia. Panelen bitartez, 3 zatitan banatu daitezke.
Ikus-entzunezko baliabideak
Ordenagailu eramangarriak: Gazte-elkarteek erabiltzeko 4 ordenagailu eramangarri.
Telebistak: Ordenagailuei konektatzeko bi telebista, bietan aldi berean ikusteko aukerarekin.
Tabletak: Elkarteek zentroanerabiltzeko 5 tablet, wifi konexio bidez aritzeko.
Proiektoreak: Ordenagailuekin edozein gelatan erabiltzeko 2 proiektore.
Eskuko mikrofonoa: 11. gelan erabiltzeko eskuko mikrofonoa.
Paparreko mikrofonoa: 11. gela balioanitzean aurkezpenak egiteko aproposa.
Materialak gordetzeko
ARMAIRUAK:
Zentroko gazteek materiala gordetzeko 19 armairu.
Takilak:
Zentroko gazteek materiala gordetzeko 39 takila daude.