Atzealdea Dokumentuen lagapena

Dokumentuen lagapena

San Telmon antolatu den erakusketa baterako dokumentuen lagapena

Dokumentuen lagapena

Gipuzkoa hitza ("Ipuscua") jasotzen duen lehen dokumentu idatziak 1000 urte betetzen ditu aurten.

1025. urtean Ipuscuako jaun Gartzia Azenarizek eta haren emazte Gayla de Iputzak, Olazabaleko Salbatore monasterioa (egungo Altzon) eman zion dohaintzan San Juan de la Peñako zenobioari, bere babespean zeuden beste hainbat lurrekin batera.

Lurraldeko herri erakundeak egitarau zabala prestatzen ari dira urtemuga ospatzeko, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta San Telmo Museoak erakusketa bat antolatu dute. 'Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1025-2025' erakusketa urtarrilaren 18tik maiatzaren 11ra egongo da ikusgai museoan.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak ez du aukera galdu nahi izan bertan parte hartzeko, eta zenbait dokumentu utzi ditu ikusgai jartzeko, zehazki honako hauek:

  • AGG-GAO JDMA8: Suma de las cosas cantábricas y guipuzcoanas, por el bachiller Juan Martínez de Zaldibia. 1564. Eskuizkribua.
  • AGG-GAO JDIM 1/11/7: Berrespena, Juan II.ak egindakoa, Gipuzkoako ermandadearen 60 ordenantza eta erreforma kapituluei dagokienez.
  • AGG-GAO DTA6: El Arte de Fabricar Reales. Autor: Almirante Antonio de Gaztañeta (1656?/1728).
  • AGG-GAO JDIM4/9/1: Errege gutuna, Granadako Errege Kantzelaritzan SANCHEZ ARANBURU, Joanek, sortzez Azkoitiko Udaleko eta Sevillako auzoak, errege fiskalarekin izandako auzian irabazitako kaparetasunarena.
  • AGG-GAO JDMA1: Bolloien Liburua.

Era berean, artxiboan gordetzen diren Jenonimo Larrea Goizueta eskultoreak 1596 eta 1599 artean egindako erliebeak ere eraman dira.  Erliebeek garai hartan Gipuzkoako armarriko ikurren jatorriari buruz zegoen uste nagusia islatzen dute.