Eskuizkribu baten zaharberritzea
XIX. mendeko eskuizkribu baten zaharberritzea
- 183
Gipuzkoako Artxibo Orokorreko gure zaharberritzaile-taldeak XIX. mendeko eskuizkribu bat bere osotasunean zaharberritu du. Bi pieza dokumentalez osatutako obra bat da, trapu-paper berjuratuzko folioz eta bifolioz osatua eta batik-bat atzetik-aurrerako josturaz josia.
Hezetasun iraunkorraren eta beste elementu batzuen ondorioz, hala nola, jostura, bi aleen lehen orriak nabarmen kaltetuak zeuden. Bere kontserbazio-egoera orokorrak kontsulta eragozten zuen: galerak eta euskarria ahulduta zuen, arrakala ugari aurreko ebakiduran, deformazioak eta tolesturak, eta zati solteak zeuden. Halaber, halo ilunak, orbanak eta zikinkeria orokorra zituen.
Kalte horiek eraberritzeko eta dokumentua hondatzen jarrai ez zedin, nazioko eta nazioarteko erakunde eskudunek emandako gomendioei jarraituz, dokumentuaren esku-hartzea burutu da: garbiketa lehorra eta ikuzketa egin da, euskarriaren desazidotzea eta galerak berrintegratu dira. Beharra zuten euskarriak itsasgarriaz, ijezketaz eta urradura eta arrakalen loturaz sendotu dira. Azkenik, bi bolumenak bereizita josi dira kate itxurako jostura erabiliz, honek jatorrizko josturak baino irekiera zabalagoa eta seguruagoa ahalbideratzen baitu. Dena den, lehenengo orriaren eta orpoaren arteko lotura atzekoz-aurrerako josturarekin egin da, dokumentuaren itxura originala mantentzeko.
Lana behin amaituta, dokumentua digitalizatu egin da eta Artxibo Atarian eskuragarri dago.
