Atzealdea Artxiboen I. Kongresu Nazioanala

Artxiboen I. Kongresu Nazioanala

Artxiboen I. Kongresu Nazioanalean parte hartzea

Artxiboen I. Kongresu Nazioanala

Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoek Iruñan urriaren 23tik 25era egin den Artxiboen I. Kongresu Nazionalean parte hartzeko aukera izan dugu.

Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialeko Ainhoa Semperrek eta Gipuzkoako Artxibo Orokorreko Maider Etxagibelek hitzaldi bat eman zuten Eleaniztasunaren ardatzaren barruan, artxiboko erabiltzaileen arretaren bilakaerari buruz: kontatu zuten nola 30 urtetan artxiboek ematen duten zerbitzua gaztelania hutsean izatetik (erabiltzaileentzako arreta, politika deskriptiboa, tresna deskriptiboak…) elebidun izatera pasa den.

Halaber, Ramon Martinek, Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialaren arduradunak, Eleaniztasunaren blokearen ondorioei buruzko hitzaldia eman zuen, eta, besteak beste, baliabide dokumentaletarako sarbide inklusiboa eta bidezkoa bermatzearen garrantzia nabarmendu zuen.

Kongresuaren webgunean eskuragarri daude gainerako ponenteen aurkezpenak eta hitzaldiak.