2025eko Agiri ondarea zaharberritzeko dirulaguntzak
2025eko Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da.
- 58

Urtero Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrak kudeatzen dituen Gipuzkoako dokumentu ondarea osatzen duten dokumentuak zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki egin da.
Deialdi hau 2025eko martxoaren 17ko FA-KG-2025-0194 Foru Aginduaren bidez onartu da eta martxoaren 28ko 60. zenbakiko GAOn argitaratu da. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, hau da, apirilaren 27ra arte . Ikus oinarriak eta deialdia.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laguntza, beka eta dirulaguntzetarako ataria. Leiho berrian irekiko da. edo jar zaitez harremanetan artxiboarekin.