Atzealdea Pepe Mujicaren arbasoen historia Gipuzkoako Artxibo Historikoetan

Pepe Mujicaren arbasoen historia Gipuzkoako Artxibo Historikoetan

Pepe Mujicaren heriotzaren harira, RTVE eta EFE agentzia artxiboan izan dira Mikel Prieto Pedagogian Doktore eta ikertzaileari elkarrizketa egiten

Pepe Mujicaren arbasoen historia Gipuzkoako Artxibo Historikoetan

Pepe Mujicaren heriotzaren harira, RTVE eta EFE agentzia artxiboan izan dira Mikel Prieto Pedagogian Doktore eta ikertzaileari elkarrizketa egiten.

Mikel Prietok Gipuzkoako Artxibo Orokorrean eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan kontsultatutako notario-eskriturei esker jakin ahal izan zuen Pepe Mujicaren arbasoen historiaren berri. Historian atzera eginez, bere abizenaren jatorria Beasaingo Astigarreta auzoko Muxika baserrian kokatu zuen.

Hemen duzue Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñatin) kontserbatzen den dokumentua, Pepe Mujicaren birraitona eta birramonaren Montevideorako pasaiaren ordainketaren berri ematen duena (kasu honetan deskribapenak ez du euskarazko bertsiorik): https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/registro?id=00806270 

Mikel Prietok egindako ikerketa-lanak ezin hobeto islatzen du notario-protokoloen aberastasuna, eta nahitaezko kontsulta-iturri bezala kokatzen ditu bere genealogia edo familia historia egiten ari diren pertsona guztientzat. Ikertzaileak dioen bezala: “Artxiboetan jaberik gabeko milaka bidaia-kontratu daude”.