Atzealdea Laurgain Etxeko Artxiboaren erosketa

Laurgain Etxeko Artxiboaren erosketa

Erosi berri den funts hau jadanik eskuragarri dago Artxibo atarian

Laurgain Etxeko Artxiboaren erosketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak Laurgain Etxeko Artxiboa erosi berri du, Gipuzkoako historia ezagutu eta ulertzeko garrantzi handiko funtsa dena.

Antzinako Erregimeneko familia-artxiboko funtsetan gertatzen den bezala, artxiboak metaketa logika bati erantzuten dio, non adar nagusia denari beste adar genealogikoek sortutako azpi-funtsak gehitzen zaizkion; kasu honetan Laurgain leinuari.

Kasu honetan, gainera, eta familien arteko harreman-arrazoiengatik, artxibo honetan Juan Sebastian Elkanoren artxibo pertsonalekoak diruditen gutun serie bat dago, ondare dokumental unibertsalaren benetako altxorra dena. Gutun hauetako bat Elkanok berak idatzia eta sinatua eta Karlos I enperadoreari zuzendua.

Artxiboa honakoak osatzen dute: alde batetik, 43 liburuk/paper-sortak, 1820raino ordenatutako dokumentazioarekin 1823an egindako inbentario baten arabera eta, beste alde batetik, dokumentazio osagarriko 40 artxibo-kutxa, aurreko antolaketa dataren ondorengo dokumentazioa biltzen dutenak. Dokumentazioaren kronologia oso zabala da: 1.485etik 1.944ra.

Halaber, lakre-zigiluen bilduma bat kontserbatu da: 206 zigilu, 2 estanpazio eta fotoinprimaketa bat. Egilea eta datazioa ezezagunak dira, uste da Carmen de Lardizabalek egin zuela, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran.

Artxiboa ezaguna zen arren eta Badator datu basetik kontsultatzeko sistemaren bidez ere zabaltzen ari zen arren (Eusko Jaurlaritzak katalogatu eta digitalizatu zuen, 1836 deskribapen-fitxa eta 45000 irudi digital), bere erosketak hain garrantzitsutzat jotzen den ondarea Gipuzkoan mantentzea bermatu du. Gainera, dokumentuak ez sakabanatzeko eta jabe pribatuek funtsa kontsulta publikotik kentzea saihestu egin da.

Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzutik lanean ari gara funtsa aberasteko Eusko Jaurlaritzak emandako deskribapenak euskaratuz edozein erabiltzailek gure lurraldeko bi hizkuntza ofizialetan informazioa eskuratu ahal dezan, digitalizatu gabe zeuden dokumentuak digitalizatuz eta zigilu-bilduma antolatuz eta egokituz

Funtsa kontsultagarri dago Artxiboa atarian.