Liburu aurkezpena
Marino Ayala Campinún eta Víctor Placencia Mendiaren La Navarra Papelera del siglo XIX liburuaren aurkezpena
- 56

Joan den urriaren 14an 'La Navarra papelera del siglo XIX' liburuaren aurkezpenaz gozatzeko aukera izan genuen. Liburuaren egileak son Marino Ayala Campinún eta Víctor Placencia Mendia dira.
Liburua Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratu du eta haren izenean Maite Errarte Zurutuza bertaratu zen aurkezpenera.
Lan honi esker, egileek Nafarroako paper jarraituaren fabrikazio mekanizatuari buruzko atal ia ezezagun bat berreskuratzea lortu dute, zehazki, San Miguel eta Pastaolako fabriken historia.

Lan honen ikerketa eta dokumentazio prozesuan erabilitako hainbat dokumentu gure artxiboan eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan gordetzen dira.
Hemendik eskerrak ematen dizkiegu egileei liburua artxiboan ere aurkeztu nahi izateagatik, kontuan izanik, gainera, Tolosako garapen sozial eta ekonomikoan paperaren ekoizpenak izan duen garrantzia.
Urriko aurkezpena galdu bazenuten, datorren azaroaren 12an San Telmon egingo den aurkezpenera joatea animatzen zaituztegu. Hitzaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da.