AGG-GAOk funts berriak jaso ditzake eta agirien sarrerei dagokienez aparteko sarrerak eta sarrera arruntak bereizten ditugu:
Sarrera arruntak edo transferentziak: alde batetik, foru erakundeek sortutako dokumentuak daude izan dezaketen interes historiko eta kulturalarengatik gordetzen direnak eta, beste alde batetik, urte hasieran artxiboak ehun urte betetzen dituzten Tolosako notario-barrutiko protokoloak jasotzen ditu.
Aparteko sarrerak: Gipuzkoarako ondare-intereseko dokumentuak lirateke artxibora erosketa, komodatu edo dohaintza bidez heltzen direnak, honek gorde eta hedatu ditzan.