ca. 5084 diapositiba
Funts hau Antxon Aguirre Sorondok 1983an eta 2000n Jose Miguel Barandiaran Fundazioak argitaratu zituen bi ikerlanen euskarri grafiko gisa hartutako irudiez osaturik dago: Tratado de Molinología eta Ermitas de Gipuzkoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1993an eta 2002an eskuratu zituen bi bildumak, hurrenez hurren.
1429 diapositiba inguru daude errotei buruzkoak eta kategoria hauen arabera sailkatzen dira:
Ondorengo herri hauetako errotak agertzen dira argazkietan: Abaltzisketa, Aduna, Aia, Aizarnazabal, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Antzuola, Arama, Aretxabaleta, Arrrasate, Asteasu, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Baliarrain, Beasain, Beizama, Belauntza, Berastegi, Bergara, Berrobi, Bidania, Villabona, Deba, Donostia, Eibar, Elduain, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Errezil, Eskoriatza, Ezkio, Gabiria, Gaztelu, Getaria, Hernani, Hernialde, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irun, Irura, Itsaso, Itsasondo, Larraul, Lazkao, Leaburu, Legazpi, Legorreta, Leintz-Gatzaga, Lezo, Lizartza, Mutiloa, Mutriku, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Ordizia, Orendain, Orexa, Oria, Ormaiztegi, Pasaia, Segura, Soraluze, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zaldibia, Zarautz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil, Zumaia eta Zumarraga.
Baselizei dagokienez, artxiboan 3655 diapositiba gordetzen dira. Diapositiba horiek egileak berak aukeratu zituen 10 urtez burututako ikertketan zehar ateratako 6000 diapositibetatik. . Baselizak lau kategoriatan daude sailkatuta: gurtzan (ermita, kapera, parrokia, etab.), abandonatuak, erortzear daudenak eta desagertu direnak.
Este fondo estará consultable proximamente en Artxibo Ataria.
Sarbide libreko funtsa.
Ona. Diapositibaren baten emultsioa kaltetuta dago.