Astilleros Ascorreta (1969/1997)
Bolumena:
393 dokumentu-unitate.
Garrantzia eta edukia.
Astilleros Ascorreta S.A. enpresa 1922an sortu zen Pasaian, eta 1949tik aurrera Ondartxoko zonaldean kokatuta zegoen. Ontzigintzaren sektorean kokatzen zen eta hiru jarduera nagusi burutzen zituen, dokumentuetan testigantzak jasota geratu direlarik:
- Eraikuntza: arrantza-ontziak (arrastre-ontziak, atunontziak, izkira-ontziak, tretzaontziak, etab.), garraio-ontziak, atoiontziak, ontzi osagarriak eta portu-zerbitzuetako ontziak.
- Transformazioa: motorren aldaketak, itsasontzien luzapena eta bestelako transformazio handiak.
- Konponketa edo/eta erreformak: mekanika, galdaragintza, soldadura, habilitazioak, zurgintza eta elektrizista lanak eskaintzen zituzten. Horrez gain, pintaketak eta garbiketak ere egiten zituzten, azken hau zurrusta-ekipoekin.
Kontsultarako baliabideak:
Funtsaren deskribapena laster egongo da eskuragarri Artxibo atarian.
Kontsultarako mugak:
Langileei buruzko dokumentazioa ezin da kontsultatu.
Dokumentuen egoera fisikoa:
Orokorrean, ona.