Gipuzkoako Artxibo Orokorrean antolatzen ditugun hezkuntza eta kultura-jardueren artean, bisita gidatuen programa da parte hartze handiena duen programetako bat.
Programa honek artxibo historiko baten funtzionamendua ezagutarazi nahi du, jendea dokumentuekin harremanetan jarriz historiaren irakaskuntza ilustratzeko eta gure dokumentu-ondarea ezagutzeko eta kontserbatzeko interesa pizteko. Batez ere bigarren hezkuntzako (bereziki DBHko 2. zikloko ikasleentzat) eta goi-mailako irakaskuntzako ikasleentzat da, baina artxibistikako eta gizarte eta kultura arloko prestakuntza-ikastaroak egiten dituztenentzat ere zabalik dago.
Bisitaren iraupenari buruzko informazioa nahi baduzu edo bisitaren data hitzartu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan 943415262 zenakian deituta edo agg-gao@gipuzkoa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Artxibora bisita gidatuak egiteko programaz gain, hezkuntza- eta kultura-arloko beste jarduera batzuk ere egin daitezke irakasleekin batera, bai artxiboan, bai ikastetxeetan: gai zehatzei buruzko mintegiak eta eskolak antolatzea dokumentu-iturriak erabiliz, dokumentuei buruzko praktikak egitea, dokumentu-erakusketak, etab.