
Tratamendu artxibistikoa dokumentuei ezartzen zaizkien eragiketa eta ataza-multzo bat da, dokumentuok kontserbatzea, antolatzea eta haietan jasotako informazioa eskuragarria eta erabilgarri izatea helburu duena. Artxiboak bere funtsak antolatzeko egiten dituen eragiketen artean identifikazioa eta sailkapena daude, eta atazen artean antolamendua, deskribapena eta instalazioa.
Oro har, Gipuzkoako Artxibo Orokorreko funts guztiek beren tresna deskribatzaileak dituzte; horien artean, ondorengo hauek daude argitaraturik:
Gainera, gida gisa erabiltzen ditugu Jose Berruezoren Historia del Archivo General de Guipúzcoa (1953), eta 1530–1990: Batzarre eta Aldundietako Artxibategitik Gipuzkoako Artxibategi Orokorrera = 1530–1990: De Archivo de Juntas y Diputaciones a Archivo General de Gipuzkoa (1990), AGG-GAOko teknikoek egina.