Dokumentuen kopiak eskatzea

 

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak dokumentuen erreprografia zerbitzua (kopia) eskaintzen du, baldin eta dokumentuen kontserbazio egoerak aukera ematen badu, eta, haien edukiak legezko kontsulta murrizketarik ez badu.

Erreprografia zerbitzuak kostu bat du, hurrengo estekan kontsultatu daitekeena: prezio publikoak.

Dokumentuen kopia eskaera hainbat modutan egin daiteke:

1. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

2. Artxiboarekin harremanetan jarriz 943415262 telefonora deituz edo agg-gao@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat idatziz.

3. Artxibo ataria katalogoaren bitartez. Horretarako, “Identifikazioa” atalean alta eman behar da.