Korrejimendua

 

223x113

 

Funts hau korrejidoreak – erregeren ordezkaria Gipuzkoan - gobernu eta justizia zereginetan sortu edo jasotako agiriez osaturik dago. Agiriak XVI. mendetik korrejimendua kendu zen arte doaz (1841. rtean).

Funtsa Gipuzkoako Artxibo Orokorrera 1907. urtean ekarri zen: dokumentuak aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian, Donostian, eta Azkoitiko hainbat lekutan egon ziren.

Funtzio judizialari dagozkion dokumentuak korrejidoreak lehen edo bigarren instantzian aztertutakoak dira: auzi zibilak, ondasunen exekuzioak, hartzekodunen konkurtsoak eta auzi kriminalak. Gobernu zereginei buruzko agiriak, berriz, korrejidoreak Gipuzkoako udal ogasunen gain zeukan eginkizun fiskalizatzaileaz sortutako espedienteak dira: zentsura espedienteak, kontu likidazioak, etab.

Funtsaren izenburua (urte mugak)

Gipuzkoako Korrejimenduaren Audientzia (XVI. mendea - 1841)

Bolumena

36.792 dokumentu-unitate (katalogatutakoak)

Garrantzia eta edukia:

Goian aipatu bezala, artxibo hau Gipuzkoako Lurralde Historikoaren erakunde diren Batzarre eta Aldundiek sortu edo jasotako agiriez osaturik dago; XV. mendetik XX. mendearen amaiera arteko agiriak hartzen ditu barne.

Kontsultarako baliabideak:

Funts hau oraindik deskribapen prozesuan dago. Katalogatutakoa hemen kontsulta daiteke.

Kontsultatzeko mugak:

Sarbide libreko funtsa, betiere espedientearen kontserbazio-egoerak horretarako aukera ematen badu.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Funtsaren kontserbazio-egoera ez da ona, espedienteak pixkanaka zaharberritzen ari dira.