
Fermín Lasala Collado, Mandas eta Villanuevako duke konsortea, goi mailako politikari bat izateaz gain, diplomazialari bikaina eta historialari aitortua izan zen. Zalantzarik gabe, XIX. mendean proiekzio gehien izandako gipuzkoarra da, eta Berrezartze garaiko politikari garrantzitsuenetakoa. Politikari gisa, beti egon zen Donostiaren eta Gipuzkoaren zerbitzura, eta egitasmo politiko eta ekonomiko ugari babestu zituen bizitza guztian zehar.
Oso aberats egin zen, eta hil zenean, 1917ko abenduaren 17an, lortutako fortuna guztia Gipuzkoako probintziari utzi zion, oinordeko bakar eta unibertsal gisa, Foru Aldundia izanik Gipuzkoako probintziaren ordezkaria. Foru Aldundiari utzi zion, baita ere, bere artxibo pribatua, eta, gaur egun, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean dago.
Funts hau Artxibo Atarian kontsulta dezakezu eta pertsonaia honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, bere Artxibo pertsonalaren dokumentazioa erabiliz prestatutako bideoa ikustera animatzen zaitugu, Carlos Rilova Jericó Historiako doktorearen eskutik.