8000 dokumentu-unitate (negatiboak eta positiboak)
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1966an erosi zion Indalecio Ojanguren argazkilari eta mendizaleari bere argazki-funtsa.
Funts honetan, zuri-beltzeko 8000 argazki baino gehiago daude (negatiboak eta positiboak), hainbat euskarritan (beira-plakak, plastikoa, papera), bai eta irudi bidezko post-txartel txiki batzuk ere.
Argazkiak 1914 eta 1966 artean ateratakoak dira, batez ere Euskal Herrian eta Nafarroan. Horien bidez, gure iragan hurbileneko eguneroko errealitatera hurbildu gaitezke: gizartea, arkitektura, jaiak, kirol-ekitaldiak, paisaiak... etab.
Funtsa katalogatua eta eskuragarri dago Artxibo atarian.
Sarbide libreko funtsa.
Ona