Informazio eskaera

 

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak erabiltzaileentzako arreta-zerbitzu bat eskaintzen du. Zerbitzu horren funtzioetako bat da herritarrek egin ditzaketen kontsultei erantzutea, hau da, Artxiboko dokumentuak erabiliko diren ikergaien inguruko kontsultei erantzuna ematea, informazioa bilatzeko orientabideak ematea, etab.

Arreta zerbitzu honen xedea ez da ikerketa egitea baizik eta dagoen dokumentazioari buruzko orientazioa ematea, interesdunek beren ikerketa egin dezaten.

Informazio eskaera 943415262 telefonora deituz egin daiteke, mezu elektroniko bat idatziz agg-gao@gipuzkoa.eus helbidera idatziz edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.