Itsas Funtsa dokumentu taldea (1628 - 1936)

 

Bolumena:

1.038 dokumentu-unitate.

Garrantzia eta edukia:

Funtsa Donostiako Euskal Itsas Museoa sortzera bideratutako hainbat ekimenen ondorioz sortutako dokumentuen multzoa da. Dokumentu askok zerikusia dute XIX. mendearen amaieratik aurrera Gipuzkoaren eta itsasoaren arteko harremanari buruzko memoria guztia biltzen zuen erakunde bat sortu nahi zuten ekimenekin.

Antza denez, dokumentuak unean uneko gorabeherengatik metatu dira, eta, kasu askotan, jatorri-printzipioa galdu dute. Hori dela eta, zaila da jatorrizko antolaketa eta jatorri zehatza zein diren jakitea.

Dokumentuak XX. mendeko 80ko hamarkadaren amaieran antolatu zituen SOCA enpresak. Hainbat irizpide nahasten dituzten hamar kategoriatan antolatu zuten: jatorri tematikoak, euskarri motak, jatorrizko prozedentziaren arabera, etab.

Dokumentu horien jatorri-printzipioa berreskuratzeko zailtasuna ikusita, sailkapen-sistemari eustea erabaki da, qhonako hau dena:

  • Gipuzkoako Itsas Ozeanografia Museoa 1914 - 1931
  • Nabigazio edo egonaldiko egunerokoak Manuel Agote Bonechearenak 1779 - 1798. Egunkari horiek Mexikon, Manilan edo Kanonten egindako nabigazioaren eta egonaldien berri ematen dute, eta garrantzi berezia dute Gipuzkoako eta munduko itsas merkataritzaren egoera ezagutzeko, XVIII. mendearen amaieran.
  • Acha-Olozaga sendia 1713 - 1896
  • Gipuzkoako Foru Aldundia 1628 - 1909
  • Mundu-itzuliaren IV. mendeurrena 1860 - 1922
  • Mapak eta planoak
  • Marrazkiak
  • Argazkiak 1865 - 1939
  • Itsas Erakusketa Historikoa, 1913 - Euskalerriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoa, SEVAP. 1908 - 1920
  • Sailkapen zehatzik gabe

Kontsultarako baliabideak:

Fondo catalogado y consultable desde Artxibo atarian.

Kontsultarako mugak:

Sarbide libreko funtsa

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ondo konserbatu da eta, orokorrean, dokumentuak egoera onean daude.