​Kaparetasunak (1567-1838)

 

Bolumena: 

1256 dokumentu-unitate

Garrantzia eta edukia:

 

Funts honen jatorria Gipuzkoako Aldundiaren ekimen batean dago (1948ko ekainaren 2an hartutako Erabakia). Ekimen horren helburua zen, alde batetik, dokumentu horien kontsulta erraztea, udal artxiboetan gehien eskatzen zirenak zirelako, baina zaila zen horiek eskuratzea, besteak beste, sakabanatuta zeudelako; eta, beste alde batetik, jatorrizko dokumentuen lapurreta saihestea, garai horretan aipatutako artxibo horietako batzuetan segurtasunik ez zegoelako. 

Hori dela eta, Probintziako Liburutegiko Irakurketa Gela erabiltzea erabaki zen, besteak beste, “Gipuzkoako kontzeju bakoitzaren tokiko justiziaren aurrean auzipetutako kaparetasun espedienteek osatutako funtsak, udaletako udal artxiboetan sakabanatuta daudenak, gordetzeko, Probintziako Batzordeari zerbitzu berri hori antolatzeko ahalmena emanez”. 

1949ko urtarrilaren 28an, Aldundiak zirkular bat bidali zien Gipuzkoako udal guztiei, dokumentazio hori babesteko interesa adieraziz eta kaparetasun-espedienteak gela batean zentralizatzeko baimena eskatuz, katalogazio eta kontserbazio bermerik handienekin. 1951ko urriaren 2an zirkularra berriz igorri zuten. Amezketa, Azpeitia, Errenteria, Hernani, Oiartzun, Orio, Tolosa, Zumaia eta Zumarragako Udalek baiezkoa erantzun zioten ekimen horri. 

Anoetako, Eibarko, Hernialdeko, Irurako, Leaburuko, Donostiako eta Urretxuko udalek ezezkoa eman zuten, eta Azkoitiko, Bergarako, Elgetako eta Arrasateko udalek, berriz, beren udaletan kontserbatzen jarraitzea erabaki zuten. 

Espediente horiek Foru Aldundiaren Jauregiko Liburutegiko aretoetako batean gorde eta alfabetikoki ordenatu ziren (José Berruezo Ramírezek Historia del Archivo General de Guipúzcoa lanean jasotzen duenaren arabera). 1988ko urtarrilaren 21ean, dokumentazio hori Gipuzkoako Artxibo Orokorrean sartu zen. 

90eko hamarkadaren amaieran eta 2000koaren hasieran udal batzuek (Azpeitia, Errenteria, Oiartzun eta Zumarraga) espedienteak itzultzeko eskatu zuten.

Kontsultarako baliabideak:

Kaparetasun espedienteak mikrofilmatuak izan ziren eta haien digitalizazioak Artxibo Atarian daude eskuragarri.

Kontsultatzeko mugak:

Sarbide libreko funtsa.