AGG-GAOk berezko argitalpenak ditu. Gaur egun bost bilduma ditu:
1. Bekak / Becas: Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen bekekin burututako lanak.
2. Ikerlanak / Estudios: Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoak: batez ere, doktore tesiak.
3. Elkarlanak / Encuentros: ikastaro, erakusketa eta antzekoetatik jasotako lanak.
4. Inbentarioak/ Inventarios: ondare bibliografikoarena -Oñatiko Unibertsitatea- eta ondare dokumentala -Gipuzkoarentzat interesgarriak diren artxiboak-: inbentarioak, katalogoak, gidak...
5. Iturriak / Fuentes: transkripzioak, ulertzeko eta erabiltzeko behar dituzten azterlanak barne.
Informaziorik nahi baduzu, jar zaitez harremanetan artxiboarekin, telefonoz edo Internet bidez. Gure liburuen salmenta eta banaketari buruzko argibideak nahi izanez gero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren argitalpenen orrian aurkituko dituzu.
Bilduma hauetaz gain, 2017an Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin argitaratutako Síntesis de la Historia de Gipuzkoa lana eskuragarri jarri nahi dugu hurrengo estekan.
Iturrien argitalpen zorrotzak eta dibulgaziozkoak: transkripzioak, ulertzeko eta erabiltzeko behar dituzten ikerlanekin
Gehiago ikusi
Ondare bibliografikoaren inbentarioa -Oñatiko Unibertsitatea- eta ondare dokumentalarena -Gipuzkoarentzat interesgarriak diren artxiboak-: inbentarioak, katalogoak, gidak...
Gehiago ikusi
Honako lana Gipuzkoako Historia sintetizatzen saiatu da, batez ere, azken hogeita hamar urteetan argitaratutako lanen bidez.
Gehiago ikusi