Liburutegi laguntzailea

 

Artxiboak Historian, Artxibistikan, Dokumentazioan, Paleografian, Diplomatikan eta Iturri Dokumentaletan espezializatutako liburutegi laguntzaile bat dauka. Liburutegi honek 8591 ale baino gehiago ditu, monografia eta aldizkako argitalpenen artean. Liburutegiaren katalogoa kontsultatzeko, hurrengo estekara sartu besterik ez duzu egin behar: Gol – Gipuzkoa osorako liburutegia. Bertan daude Gipuzkoako Foru Aldundiko liburutegi guztien katalogoak ere.