Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko dirulaguntzak

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako agiri-ondarea zaharberritzeko diru-laguntzen lerro bat du, 1993tik garatzen ari dena, Euskal Kultura Ondarearen Legeak (1990) ematen dizkion eskumenetan oinarrituta.

Dirulaguntzak urtero ematen dira, Gipuzkoako Artxibo Orokorraren (AGG-GAO) ardurapean.

2025eko deialdia

Deialdi hau 2025eko martxoaren 17ko FA-KG-2025-0194 Foru Aginduaren bidez onartu da eta martxoaren 28ko 60. zenbakiko GAOn argitaratu da. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ikus oinarriak eta deialdia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laguntza, beka eta dirulaguntzetarako ataria edo jar zaitez harremanetan artxiboarekin, telefonoz edo Internet bidez.

1993tik gaur arte, dirulaguntzak honako erakunde hauei eman zaizkie:

• Udalak: Albiztur, Aretxabaleta, Arrasate, Asteasu, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donosita-San Sebastián, Eibar, Elgeta, Errenteria, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Hernani, Hondarribia, Irun, Lizartza, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Segura, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zegama, Zizurkil...

• Irabazi asmorik gabeko erakundeak: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea, Donostiako Real Automóvil Club Vasco-Navarro, Euskadiko Filmategi Elkartea, Hondarribiko Done Pedro Itsas-gizonen Kofradia eta Arrasate Zientzia Elkartea.

Zaharberritutako dokumentuak pergaminoan, paperean edo zeluloidean eginak ziren. Dokumentuen artean baziren, besteak beste: hiri gutunak, erregeek emandako pribilegio eta mesedeen liburuak, udal ordenantzak, udal akten eta kontuen liburuak, auziak, testamentuak, protokoloak, udal erroldak, kartelak, Kirien Liburua, filmak, antiphonarium-a, eta hirien eta itsasontzien planoak.