567 dokumentu-unitate.
Porcelanas del Bidasoak baxera, baxera-piezak eta objektu artistikoak ekoizten zituen. Ospe handiko enpresa izatera iritsi zen, bai portzelanaren kalitateagatik, bai haren objektu, eta horien diseinu eta dekorazioagatik. Kalitate eta berrikuntzen etengabeko bilaketak, bai produkzioan bai produktuen sormenean (birziklatzea, produktuen pertsonalizazioa…), portzelana-ekoizle esklusiboenekin lehiatzeko aukera eman zion. Era berean, hainbat lehiaketa martxan jarri zituen, hala nola “Figura de Arte” (1948) lehen lehiaketa nazionala edo 1996an sortutako sari bikoitza —“Plato de Oro de la Gastronomía Española” y “Plato Joven de la Cocina Española”, azken hau etorkizun oparoko gazteei zuzendua. Azken urteotako aldaketa sozial eta kulturalek, besteak beste, eta low cost produktuak erosteko joerak bereziki, enpresa ospetsu honen itxieran eragin handia izan zuten.
Bere bezeroen kalitateak (Juan M. Arzak, Ferran Adria, Martin Berasategui Taldea, Londresko Harrod’s dendak…), eta bai ekoizpen-prozesuan (Rosenthal, Vista Alegre….) eta bai diseinuan (Gerald Gulotta, Oscar Tusquets, Andre Ricard, Javier Mariscal, Andres Nagel, Agatha Ruiz de la Prada, Pedro Torrent ‘Peret’, Rafael Munoa, besteak beste) zituen kolaboratzaileek ere enpresak merkatuan zuen ezarpena eta garrantzia azpimarratzen dute. Izen ezagun horiek ez diote garrantzirik kentzen Concepcion Laca, Pedro Saiz edo Francisco Catala bezalako langileek egindako lanari. Enpresak gainera, nazioarteko sari garrantzitsuak irabazi zituen, aipatzekoak dira, adibidez: 1963ko “Primer Premio de Vicenza” eta 1993ko “Premios Principe de Asturias” sarietan enpresa-bikaintasunean finalista geratu izana.
2011. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoaren Zerbitzuak fabrika eraitsi aurretik dokumentazioa eta enpresaren materialen bildumatik geratzen zena (piezak, moldeak, tresnak, makineria, baxerak, kafe-jokoak, etab.) berreskuratzea lortu zuen. Dokumentazio hau garrantzi handikoa da bere balio kultural eta uzten duen testigantzagatik: Irungo hiriaren historiaren parte delako eta egun Gipuzkoaren nortasun-ezaugarri izaten jarraitzen duen industria-jardueraren erakusgarria delako. Bilduma osoa Gordailuan utzi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumaren Zentroan (Irunen). 2019. urtean babeste-tratamenduak egin ondoren, funts dokumentala Gipuzkoako Artxibo Orokorrean sartu zen.
2020an dokumentu-funtsa handitu egin zen Bilboko Euskal Museoan gordeta zeuden hainbat dokumenturekin.
Dokumentuen artean, besteak beste, honakoak nabarmendu ditzakegu: urteko memoriak, salmenta-katalogoak, langileek eta nazioarteko diseinatzaileek egindako diseinuak eta hainbat argazki.
Funtsa deskribatua eta eskuragarri dago Artxibo atarian.
Enpresaren materialen bilduma Gordailuan dago.
Dokumentu batzuk sarbide mugatua dute.
Ona.