Xabi Otero (1975-2008)

 

Bolumena: 

500 dokumentu-unitate baino gehiago.

Garrantzia eta edukia:

Funts honek hiru bilduma ditu: Lehenengoa 1997. urte inguruan Bertan argitalpen monografikoen bilduma ilustratzeko egileak hartutako irudiak ditu. 

- Lehen argazki-multzo honekin lotutako gaiak honako hauek dira: erlijio eta artea, itsas-nabigazioa, natura, baserriak, kultura, industria eta merkataritza, kirola, gastronomia, geografia eta paisaia, Historiaurrea, Historia eta Ondarea.

- Bigarren bildumak Euskal Herrian desagertzeko bidean dauden lanbide tradizionalei buruzko 3000 irudi inguru ditu: upelgileak, buztingileak, argizarigileak, saskigileak, etab. 

- Hirugarrena, oraindik Artxibo Atarian eskuragarri ez dagoena, kordelei buruzko 150 argazkik osatzen dute.

Kontsultarako baliabideak:

Funtsaren zati bat katalogatua eta eskuragarri dago Artxibo atarian.

Kontsultatzeko mugak:

Sarbide libreko funtsa.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ona.