Gipuzkoako Foru Aldundiaren dokumentu ondarea kontserbatzeko helburuarekin Zaharberritze eta Kontserbazio laborategian hainbat tratamendu eta proiektu eramaten dira aurrera dokumentuak gaur egun eta etorkizunean gordetzeko.
Betiere nazioarteko irizpide eta jarraibideei jarraiki; obraren originaltasuna errespetatuz, esku-hartze minimoa eta erabilitako materialen itzulgarritasuna eta bateragarritasuna aintzat hartuta, Zaharberritzearen eta Kontserbazioaren arloa etengabe ari da hobetzen eta berritzen, ondarea transmititu, zabaldu eta kontserbatzeko helburuarekin.
Arlo honetako lanek prozesu ugari hartzen dituzte barne, adibidez, dokumentuetan zuzenean esku hartzea, hala nola garbiketa edo egonkortzea, bai eta garrantzi handiko kontserbazio-lanak ere, hala nola manipulazio egokia, klima-kontrola, biltegiratze egokia edo garraio eta erakusketa sistemak.
Laborategian egiten den lanari buruz gehiago jakiteko, ondorengo bideoa ikustera animatzen zaituztegu. Urte batzuk dituen arren, oso lagungarria da zaharberritzean ohikoak diren zenbait prozesu ezagutzeko: