Edozein herritar etor daiteke Gipuzkoako Artxibo Orokorrera dokumentuak kontsultatzera. Sarrera librea eta doakoa da. Etortzen zaren lehenengo aldian NANa edo agiri baliokidea aurkeztu beharko duzu.
Gipuzkoako Artxibo Orokorreko dokumentazioa irispide librekoa da. Irispide hori murriztu edo ukatu egingo da dokumentuen kontserbazio-egoera hala eskatzen duenean edo legeak babestutako informazioa badago.
Arreta hobea eskaintzeko asmoz eta bilatzen ari zaren informazioa edo/eta dokumentuak lokalizatzeko, aldez aurretik Artxiboarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu 943415262 telefonora deituz edo mezu elektroniko bat idatziz agg-gao@gipuzkoa.eus helbidera.
AGG-GAOko langileek Artxiboari buruzko beharrezko informazio guztia emango dizute (gordetzen dituen funtsak, eskura dituzun deskribapen-tresnak, katalogoaren funtzionamendua, etab.) zure ikerketan laguntzeko helburuarekin.
Era berean, kontsultatu nahi dituzun dokumentuak zeintzuk diren jakinez gero eta Artxibora etortzen zarenean horiek kontsultatzeko moduan egon daitezen, erreserba eskaera egin dezakezu aldez aurretik. Horretarako esteka honetara jo behar duzu: abiatuta: Dokumentuen erreserba.
Ikerketa gelan gainera, kontsultak egiteko ordenagailuak eta bi Wood lanpara ditugu, tinta-galera duten dokumentuak errazago irakurtzeko.