Zurbano etxea (XV-XVIII mendeak)

 

Bolumena: 

5 instalazio unitate

Garrantzia eta edukia:

Zurbano familia Seguratik dator, eta XV. mendean sortu zen. Juan García de Estensoro (1490ean zendua) 1485ean ezkondu zen María Estibaliz de Oriarekin eta bigarrenez María García de Iñurrategirekin.

Estensoro familia ahaidetzen da Rosa Vicente de Arrue eta Irarraga, Estensoroko anderea, 1741ean Juan Francisco Zurbano eta Vicuñarekin ezkontzen denean (1741ean Seguran auzipetutako kaparetasun bat dauka)

Zurbano familiaren azken belaunaldiak ez zuen seme-alabarik eduki. Familiaren azken ordezkaria Ramon de Zurbano Alcibar Jaúregui jesuita izan zen, 1858an Iruñean jaioa eta 1949an Loiolan hila. 1941ean pasa zen familiaren ondasunen jabe izatera.

Artxiboaren zati bat, Zurbano Funts gisa, Zavala Etxearen Artxiboan integratu zen (Zurbano familiaren oinordeko naturalak) eta gaur egun Euskadiko Artxibo Historikoan dago (Luis Zavala jaunak dohaintzan eman ondoren); beste zati bat Jesusen Konpainiaren Loiolako Artxiboan gordetzen da, eta beste bat Gipuzkoako Artxibo Orokorrean.

Funtsa Gipuzkoako Artxibo Orokorrean sartu zen Aldundiko Liburutegian gordetzen ziren beste dokumentu batzuekin batera.

Estensoro-Zurbano familiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Joseba Intxaustik Segurako historiari buruz zuzendutako lana.

Kontsultarako baliabideak:

Ez daude kontsultarako baliabiderik funtsa katalogatu gabe bait dago.