“Gainditu gabeko erronkak desgaitasunean” jardunaldia maiatzaren 9an San Telmo museoan
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, jardunaldia 9etan hasiko da eta 14:00ak arte iraungo du hainbat aditu eta elkarteetako arduradunen parte-hartzearekin.
- 383

2006ko abenduaren 12an, Nazio Batuen Goi Ordezkariak desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa onartu zuen.
Ia 20 urte geroago, Gipuzkoako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu du arlo horretan adituak diren pertsonekin, oraindik ere gaur egun egiteke dauden erronken inguruan hausnartzeko.
Saioan, Ana Peláez Narváez eta Patricia Navas Macho irakasle doktoreek hartuko dute parte.
Ana Peláez Narváez desgaitasunean aditua da, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa betetzen dela zaintzen duen Nazio Batuetako batzordearen kidea, eta emakumeen diskriminazioaren aurkako Nazio Batuen batzordean desgaitasuna duen lehenengo emakumea da.
Patricia Navas Macho, Salamancako Unibertsitateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoen Saileko irakasle titularra da. Bere ikerketa-jarduera adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonetan oinarritzen da batez ere.
Biek ala biek, hitzaldi banatan, desgaitasunaren alderdi orokorrei buruz dituzten jakintzak azalduko dituzte, eta arreta berezia eskainiko diote desgaitasuna duten emakumeen eta neskatoen errealitateari.
Ondoren, mahai-inguru bat ospatuko da "Desgaitasuna norberaren esperientziatik" izenburupean, eta bertan parte hartuko dute Mikel Malkorra ELKARTUko zuzendariak, Mitxel Lakunza Zumeta ATZEGIko zuzendariak eta Ruth Encinas AGIFESeko gerenteak.