Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoa
- gipuzkoa
- Giza Eskubideak
- Hasiera
Azken Albisteak
‘Frankismoak Errepresaliatutako Emakumeak: Gipuzkoako kasua’ erakusketak Gipuzkoan errepresio frankista pairatu zuten emakumeen memoria plazaratzen du
Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritzatik sustatu du erakusketa, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Donostia Kulturaren laguntzarekin; irailaren 6ra arte egongo da ikusgai Aieteko Kultur Etxean
Gipuzkoak jarrera irekia du inmigrazioarekiko, onarpen maila altuarekin eta bizikidetzaren inguruko pertzepzio positiboarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko jarreren, egoeren eta narratiba xenofoboen inguruko azterlana aurkeztu du Begirune Fundazioarekin elkarlanean egindako txostenak immigrazioarekiko gizarte-pertzepzioaren bilakaera aztertzen du, eta bizikidetzaren erronkak eta diskurtso diskriminatzaileak identifikatzen ditu
Aldundiak transexualitate egoeran dauden haur eta nerabeen errealitatea aztertu du
Aldundiak, Naizen elkartearekin batera egindako diagnostiko bat aurkeztu du, erronkak, beharrak eta hobekuntza-proposamenak identifikatzen dituena, erantzun instituzionala indartzeko helburuarekin. Azterlana oinarri izango da Hurrengo Aniztasun Planaren diseinurako, eta lurralde inklusiboago eta errespetuzkoago baten aldeko konpromisoa indartzen du. Lanak familien eta gazteen testigantza zuzenak jasotzen ditu, arreta berezia jarriz laguntzan, osasunean, hezkuntzan eta diskriminazioaren aurkako borrokan


