Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

 

Erabilera ona eta sorkuntza

 

Kultura Digital@: gaitasun digitalen garapena baino harago, digitala denaren kultura eta digitalki lantzen den kultura da. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, lurraldeko haur, nerabe eta gazteen, eta haien sustapenean aritzen diren eragileen, gaitasun digitalen garapena bultzatzeko beharraz jakitun, Kultura Digital@ programa jarri du martxan, alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko, baina baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

Komunikazioaren teknologia eta logika berriek informazioa lortzeko aukera ugari eskaintzen dituzte, baina batez ere edukien ekoizle eta kultura-sortzaile bilakatzeko aukera ematen die haur, nerabe eta gazteei. Ez da teknologiei eta kontsumoari bakarrik dagokien gaia, baliabide horien inguruan kultura berri bat sortu da: elkarrekin egoteko modu berriak.

Helburuak

  • HNGek gizarte digital batean moldatu eta parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak aisiaren eta hezkuntza ez formalaren bitartez eskura ditzaten bermatzea, haiek sorkuntzarako, komunikaziorako eta harreman solidarioak ezartzeko duten abileziari bide emanez.
  • Haur, nerabe, gazte, eragile eta komunitatearen arteko topaketa- eta lankidetza-guneei bidea ematea, komunikazioko eta kulturako praktika berriak bitarteko izanik.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) era kritiko eta sortzailean ezagutu eta erabil ditzaten sustatzea, herritartasun arduratsu eta solidario bat gauzatzea ahalbidetuko duten partaidetzazko praktikak bultzatuz.

Hartzaileak

Talentua hedatzea, berrikuntzari bidea zabaltzea

Kultura Digital@ programaren hartzaile zuzenak haurrak, nerabeak eta gazteak izango dira eta, jakina, familiak eta haiekin lanean aritzen diren profesional eta eragileak, honen helburuak lortzeko bitarteko diren heinean.

Kultura digital@ren xedea da haur, nerabe eta gazteek teknologiari esker informazioa eskuratzea eta talentua hedatzea, berrikuntzari bidea zabaltzea, haien artean autonomia sustatzea, eta beren egitasmo edo proposamenek aurrera egiteko aukera, jasangarritasuna, eta ikusgaitasuna izatea. Azken batean, gaitasun digitalak garatuz, haurren eta gazteen gizarteratzean aurrera egitea, eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Egungo testuinguruan eskatzen dizkien baldintza, arau eta muga jakin batzuetan moldatzeko hezi behar dute, baina teknologiaren erabilera, eta trebetasun instrumental eta komunikatibo egokiak ikasiz eta landuz, bai edukietan, bai eta gailu eta IKTetan ere, autonomia garatu eta berrikuntzetara egokitzen joateko. Alor honetan berebiziko garrantzia du haur, nerabe eta gazteen artean ikasteko eta sortzeko forma berriak bultzatzeak, adierazpenerako, sorkuntzarako eta partaidetzarako bideak eta lekuak eskainiz, guztia segurtasunaren eremura mugatu gabe.

Nire identitatea, isilpeko informazioa eta besteen pribatutasuna babesten ditut.

Informazio gehiago

Sarean pertsona guztiak gara duinak, bestei errespetua diet eta besteek errespetatzen naute.

Informazio gehiago