#Kulturadigitala

 Udaleku digitalak

Programazio-lengoaia (kodea) unibertsala da, eta hori ezagutzeak eta menderatzeak baldintzatuko du teknologien erabilera eta harremana. Programazioa unibertso digitalaren hizkuntza berria da eta menderatzen dutenek abantailak izango dituzte hezkuntza-eremuan eta lan-eremuan.

Kultura Digital@k haurrei eta nerabeei lagundu nahi die ezagutza hori eskura dezaten, egon daitezkeen gizarte-arrailak eta genero-arrailak gaindituz eta beren sormen teknologikoa garatzeko tresnak emanez.

Kode_tu programa Kode Eskolarekin, Orona Fundazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera garatu da, eta 5-16 urteko haur eta nerabeentzat da.  

 

512x180

UDAKO ESKOLAK 

Campus teknologikoak, Orona Ideon garatuko dira udan, 5-16 urte bitartekoentzat.

Informazio +

512x180

UDALEKU DIGITAL@ 

Udaleku digital@k Hondarribiko Aterpetxean, uztailean, euskaraz programatzen ikasteko, 9-13 urte bitartekoentzat. Txandak: A. uztailak 9-15, eta B. uztailak 16-22.

Informazio +

 

Zer da Kode_tu?

Kode_Eskolaren hezkuntza-helburua da, haur eta gazteek, teknologia berriak erabilita eta gizarteari garrantzi handiko ekarpena eginez, sormena eta pentsamendu logikoa garatzea. Eta horretarako, betiere irudimena abiapuntua dela, programatzen, kodea idazten, erakusten diegu (Kode_Eskolan, gure haur eta gazteek irakurtzen ikasi duten bezala ikasiko dute  programatzen).

Mundu digitalak derrigorrez ezagutu behar diren lengoaiak eta kodeak erabiltzen ditu. Programazio-lengoaia (kodea) unibertsala da eta hori ezagutzeak eta menderatzeak baldintzatuko du teknologien erabilera eta harremana. 

Kode_tuk haurrek eta nerabeek ezagutza hori eskura dezaten laguntzen du, egon daitezkeen gizarte-arrailak eta genero-arrailak gaindituz eta beren sormen teknologikoa garatzeko tresnak emanez.