TOLOSA | Martxoaren 6an, 19:00etatik 20:30era. Maite Garaigardobil (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak) |
---|---|
ORDIZIA | Martxoaren 13an, 19:00etatik 20:30era. Eli Moreno (Psikologa) |
EIBAR | Martxoaren 20an, 19:00etatik 20:30era. Eli Moreno (Psikologa) |
ERRENTERIA | Apirilaren 17an, 19:00etatik 20:30era.Eli Moreno (Psikologa) |
ARRASATE | Apirilaren 24an, 19:00etatik 20:30era. Maite Garaigardobil (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak) |
Tailerraren edukiak:
Hitzaldian, lehenik eta behin, bullyingaren eta ciberbulyingaren fenomenoa aztertuko da, tartean zer-nolako jokabideak sartzen diren, zenbat ikaslek sufritzen dituzten, eta arazoan inplikatutako guztientzako zein ondorio dituzten argituz. Bigarrenik, halako jokabideak dituzten eta sufritzen dituzten haurrak eta nerabeak identifikatzeko zenbait estrategia aipatuko dira. Eta hirugarrenik, sakonago aztertuko da eskolak eta familiak berdinen arteko indarkeria prebenitu eta errotik kentzeko zer egin dezaketen, hau da, halako egoerak gertatzea prebenitzeko eta agertzen direnean ezabatzeko. Laburbilduz, hitzaldian fenomenoa aztertuko da, identifikatzeko estrategiak aipatuko dira, familian eta eskolan egin daitezkeen ekintza positiboak azpimarratuz, halakoak gertatzea ekiditeko eta agertzen direnean aurre egiteko