Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Zumaiako alkate Iñaki Ostolazaren eskaerari erantzun dio, eta Lurraldebusen zerbitzuak indartu ditu San Telmo jaiak direla eta

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Asteburu honetan Zumaian ospatuko diren San Telmoko jaiak direla eta, larunbat honetan, apirilaren 6an, gaueko zerbitzuak jarriko dira UK49 linean (Zumaia-Donostia) 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan Zumaia eta Orio artean, beharren arabera. Era berean, UK46 (Zumaia-Zestoa) indartuko da arratsaldean zein gauean, dauden beharren arabera”.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Zumaiako alkate Iñaki Ostolazaren eskaerari erantzun dio, eta Lurraldebusen zerbitzuak indartu ditu San Telmo jaiak direla eta

Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea: “Festa seguruak izateko pertsonen joan-etorrietan ere, ezinbestekoa da zerbitzu publikoa”.

Asteburu honetan  Zumaian ospatuko diren San Telmo jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak garraio publikoaren zerbitzua indartzea erabaki du.

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, "Lurraldebus zerbitzuaren erabiltzaile kopurua handitzea aurreikusten denez, eta Iñaki Ostolaza alkatearen eskaerari erantzunez, larunbat honetan, apirilaren 6an, gaueko zerbitzuak jarriko dira UK49 linean (Zumaia-Donostia) 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan Zumaia eta Orio artean, beharren arabera. Era berean, UK46 (Zumaia-Zestoa) indartuko da arratsaldean zein gauean, dauden beharren arabera".

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaeketako diputatua: “Aurrekoetan egin dugun bezala, errefortzu horiei esker, zerbitzua hobetzeaz gain, pertsona gehiagok ibilgailu pribatua etxean utzi eta asteburu honetako bezalako jaietan mugitzeko garraio publikoa aukeratu ahal izango dutela uste dugu”.

Iñaki Ostoaza, Zumaiako alkatea “festa seguruak izateko pertsonen joan-etorrietan ere, ezinbestekoa da zerbitzu publikoa, eta horixe bermatu nahi izan dugu neurri hauekin”.