- gipuzkoa
- Mugikortasuna
- Hasiera
Mugikortasuneko Zuzendaritza Nagusiak mugikortasun iraunkorra, garraio publikoa eta intermodalitatea sustatzea du helburu. Gainera, hiriko autobusen zerbitzua optimizatu eta gaurkotu nahi du, gutxieneko kalitate estandarrak ezarriz eta Lurraldebuseko bezeroei begira, informazio eta arreta zerbitzu integral bat sortuz. Foru Sareko garraio desberdinen garapena sustatzea ere ezinbestekoa da, lurraldeko komunikazioaren eta konexioaren oinarrizko elementu iraunkorra delako. Era berean, bizikletaren erabilera eta oinezkoentzako bideak ere bultzatu nahi ditu.
Azken Albisteak
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Astigarraga-Donostia (BU14) linea zuzen berriaren ordua aurreratu du, ospitaleko langileak txanda-aldaketara irits daitezen
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, apirilaren 13an martxan jarriko den linea berriak 7: 30ean, 14:30ean eta 21:30ean 7: 15ean, 14:15ean eta 21:25ean aurreratuko ditu irteerak, ospitaleko zenbait langilek egindako eskaerari erantzunez
Azahara Domínguez diputatuak Astigarraga Donostiako ospitale- eta unibertsitate-eremuarekin lotuko duen Lurraldebuseko linea berria apirilaren 13an martxan jarriko dela iragarri du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, BU14 Astigarraga > Donostia Unibertsitatea (Ospitaleetatik) izenarekin ibiliko den linea berriak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduroko maiztasunarekin: Astigarragatik 07:30etik 21:30era, eta Donostiatik 08:00etatik 22:00etara. Ibilbideak zazpi geraleku izango ditu bi noranzkoetan, eta 25 minutu inguruan osatuko da, trafikoaren arabera.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Cáritasekin lankidetzan jarduten du gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonek MUGI sistemara sarbidea izan dezaten errazteko
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez MUGI txartel anonimoak erostea eta kargatzea finantzatzen da; ondoren, Cáritasek kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.
Prestakuntza ikastaroa amaitu ondoren, gaitasun profesionalaren ziurtagiriaren izangaiek azterketa egin behar dute ikastaroa amaitu eta urtebete igaro baino lehen.
Hasierako kualifikazioko azterketak test moduko 100 galdera izango ditu, erantzuteko 4 aukerekin.
Salgaien garraioa egiten duten gidariek, bidaiarien garraioa egiteko beren jarduerak zabaldu edo aldatzen badituzte, edo alderantziz, jada gaitasun profesionalaren ziurtagiriaren jabe izanik beren eremuan (salgaiak edo bidaiariak), beren jarduera zabaldun ahi duten garraio jardueraren eremuarekin zerikusia duen atalaren ikastaroa egin behar dute eta horri dagokion azterketa egingo dute.
- Azterketak, gutxienez, bi ordu iraungo du.
- Gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu behar dira. Erantzun zuzenak puntu 1 gehitzen du, zuzena ez denak 0,5 puntu kentzen ditu. Erantzuten ez diren galderak edo erantzun bat baino gehiago dituztenak ez dute ezer balio. Azterketen behin-behineko eta behin betiko ebazpena Interneten argitaratuko da.
- Azterketak Garraio eta Mugikortasun Iraunkorraren galdera bankutik aterako dira.
- Urtean gutxienez 6 deialdi egingo dira.
| Deialdia | Eskaera-orriak aurkezteko epea | Ebazpenak | Kategoria |
|---|---|---|---|
| 2025/01/24 | 2024/12/13 - 2025/01/03 | Bidaiariak eta salgaiak | |
| 2025/03/28 | Bidaiariak eta salgaiak | ||
| 2025/05/30 | 2025/04/17 - 2025/05/09 | Bidaiariak eta salgaiak | |
| 2025/07/18 | 2025/06/05 - 2025/06/25 | Bidaiariak eta salgaiak | |
| 2025/09/26 | 2025/08/11 - 2025/09/04 | ERANTZUNAK SALGAIAK ETA BIDAIARIAK 2025-09-26 AZTERKETAK SALGAIAK A 2025-09-26 AZTERKETA BIDAIARIAK A 2025-09-26 AZTERKETA SALGAIAK B 2025-09-26 AZTERKETA BIDAIARIAK B 2025-09-26 2025eko irailaren 26ko deialdiaren emaitzen behin betiko zerrenda |
Bidaiariak eta salgaiak |
| 2025/11/28 | 2025/10/09 - 2025/11/07 | GAINDITUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA 2025-11-28 AZTERKETA BIDAIARIAK A 2025-11-28 AZTERKETA BIDAIARIAK B |
Bidaiariak eta salgaiak |
| Deialdia | Eskaera-orriak aurkezteko epea | Ebazpenak | Kategoria |
|---|---|---|---|
| 2026/01/30 | 2025/12/07 - 2026/01/07 | Bidaiariak eta salgaiak | |
| 2026/03/27 | 2026/02/04 - 2026/03/04 | Bidaiariak eta salgaiak | |
| 2026/05/29 | 2026/04/06 - 2026/05/06 | Bidaiariak eta salgaiak | |
| 2026/07/17 | 2026/05/24 - 2026/06/24 | Bidaiariak eta salgaiak | |
| 2026/09/25 | 2026/08/02 - 2026/09/02 | Bidaiariak eta salgaiak | |
| 2026/11/27 | 2026/10/04 - 2026/11/04 | Bidaiariak eta salgaiak |
- Probetarako aurkezteko eskaeraren inprimakia behar bezala beteta.
- Indarrean dagoen NAren kopia edo hura berritzen izatearen frogagiria edo, bestela, atzerritar-identitate txartela.
- Tasaren ordainketa: Ordainketa gutunean sartu.
- Azterketa eskaera esteka honen bidez egin behar da: Gestión de la formación de los conductores profesionales (CAP) | Sede Electrónica.