Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen zerbitzuak indartuko ditu Mutrikuko Berdel Eguna dela eta

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, "larunbat honetan, apirilaren 6an, DB44G (Mallabia-Ondarroa) gaueko linea indartuko da, antzematen diren beharren arabera".

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen zerbitzuak indartuko ditu Mutrikuko Berdel Eguna dela eta

Asteburu honetan  Mutrikun ospatuko den Berdel Eguna dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak garraio publikoaren zerbitzua indartzea erabaki du.

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, "larunbat honetan, apirilaren 6an, DB44G (Mallabia-Ondarroa) gaueko linea indartuko da, antzematen diren beharren arabera".

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaeketako diputatua: “Aurrekoetan egin dugun bezala, errefortzu horiei esker, zerbitzua hobetzeaz gain, pertsona gehiagok ibilgailu pribatua etxean utzi eta asteburu honetako bezalako jaietan mugitzeko garraio publikoa aukeratu ahal izango dutela uste dugu”.