Atzealdea Joan den asteburuko erabilera datuak ikusita, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentutik Zumaiako San Telmo jaiak direla eta Lurraldebus zerbitzua berriro indartuko dugu

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Larunbat honetan, gaueko zerbitzuak jarriko ditugu UK49G linean (Zumaia-Donostia), joan den asteburuan egin genuen moduan. Hauek 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan izango dira Zumaia eta Orio artean, beharren arabera. Era berean, UK46G (Zumaia-Zestoa) berriro indartuko dugu arratsaldean zein gauean, dauden beharren arabera”.

#language('DGN-THE-viewImage') Joan den asteburuko erabilera datuak ikusita, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentutik Zumaiako San Telmo jaiak direla eta Lurraldebus zerbitzua berriro indartuko dugu

Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea: "03:00etatik 05:00etara, udaltzainek eta Ertzaintzak zerbitzua segurtasunez garatzen dela eta jendetzarik ez dagoela kontrolatuko dute"

Zumaia San Telmo jaietan murgilduta dago asteburu honetan, eta, joan den asteburuko erabilera datuak ikusita, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuatik Lurraldebuseko zerbitzua berriro indartzea erabaki dugu.

"Larunbat honetan, gaueko zerbitzuak jarriko ditugu UK49G linean (Zumaia-Donostia), joan den asteburuan egin genuen moduan. Hauek 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan izango dira Zumaia eta Orio artean, beharren arabera. Era berean, UK46G (Zumaia-Zestoa) berriro indartuko dugu arratsaldean zein gauean, dauden beharren arabera", adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.

Era berean, Iñaki Ostolaza alkateak jakinarazi duenez, "03:00etatik 05:00etara autobuseko langileen eta bidaiarien segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dira. Horrela, ibilbidean eta busaren itxaronaldian giro segurua eta lasaia ziurtatu nahi da. Gainera, autobus batek gehienezko edukierara iristen bada, errefortzu-autobusak izango dira, guztien mugikortasuna bermatzeko".

“Aurrekoetan egin dugun bezala, errefortzu horiek zerbitzua hobetzeko aukera emateaz gain, Zumaiara jai hauetaz gozatzera joaten diren pertsonek garraio publikoko zerbitzu eroso, seguru eta irisgarria izatea ahalbidetzen digutela uste dugu. Era berean, pertsona gehiagok ibilgailu pribatua etxean utz dezaten laguntzen dugu, aisialdi momentuetan segurtasuna hobetuz”, esan du Domínguezek.