Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu berezia jarriko du larunbat honetan Barakaldoko BEC-en egingo diren hizkuntza-eskakizuneko oposizioetarako

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, autobusa 06:30ean abiatuko da Donostiatik Bilbora

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu berezia jarriko du larunbat honetan Barakaldoko BEC-en egingo diren hizkuntza-eskakizuneko oposizioetarako

Larunbat honetan, apirilaren 20an, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egingo diren hizkuntza-eskakizuneko oposizioak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak garraio publikoaren zerbitzua indartuko du.

"Aurreko deialdietan egin den bezala, 06:30ean Donostiatik Bilbora abiatuko den autobus bat jarriko dugu martxan", jakinarazi du Azahara Dominguez diputatuak. "Gure ustez, horrelako egoera berezietan, garraio publikoaren zerbitzua herritarren beharretara egokitu behar da, modu publiko, eroso, seguru, irisgarri eta jasangarrian mugitzeko aukera izan dezaten", baloratu du Dominguezek.