Atzealdea

Aldundiak kulturako 8.854 bonu jaulkiko ditu bihar, “askatasuna oparitzeko” erreklamu gisa

Aldundiak kulturako 8.854 bonu jaulkiko ditu bihar, “askatasuna oparitzeko” erreklamu gisa

Donostiako Hontza Liburudenda izan da Kultura Bonuaren 5. edizioa aurkezteko aukeratutako lekua. Asteazken honetatik aurrera, abenduaren 4tik aurrera jarriko da salgai Kultura Bonua, Lurraldeko 26 herritako 65 saltokitan. Guztira 8.854 kultura bonu daude salgai: 3.542 euskarazko kultur produktuetarako izango dira, eta 5.312 beste hizkuntzetako kultur produktuak erosteko. Horretarako, Kultura Departamentuak 500.000 euroko partida bideratu du.

2019/12/03