Aretxabaletako District Heating-eko obrak hasi dira: Proiektu aitzindaria da, eta Jasangarritasun Departamentuak, Fagorrek eta Udalak bultzatu dute
Proiektuak 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo du guztira, EGEF funtsekin kofinantzatuta, eta Fagor Ederlanen soberako beroa berrerabiltzea ahalbidetuko du, Ibarra kiroldegia energia termikoz hornitzeko.