Martxoaren 15etik 21era, Gipuzkoako basoen garrantziaz eta hauek pertsonen ongizatean duten eraginaz herritarrak sentsibilizatzeko ekintza sorta antolatu dute. Ekimena Ipuzkoa 1000ren testuinguruan kokatzen da. “Gipuzkoa” hitzaren milurtekoa aprobetxatuz, komunitate gisa partekatzen ditugun balioei buruz hausnartzea eta balio horiek indartzea bilatzen du, honelako ekintza eta proiektuen bidez.
Azpitituluak sistema automatiko baten bidez sortu dira. Zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lan egiten badugu ere, kontuan izan transkripzioan akatsak egon daitezkeela.