Ekaineko salmentak (Ogasuna)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuak ekaineko datuekin egindako azken txostenaren arabera, salmentek guztira % 4,1 egin dute gora aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta horrek eten egiten du apirileko eta maiatzeko beherako joera. Hazkunde hori batez ere esportazioen bilakaera onari zor zaio (% 9,1eko hazkundea). Barruko salmentek ere egin dute gora, baina neurri apalagoan (% 1,5). Ordea, inportazioek behera egin dute (% 2,4).

2025/08/03