Ekonomiaren dinamismo onak posible egin du Gipuzkoak 2025erako diru-bilketaren hasierako aurreikuspenen betetze-maila gainditzea

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia Gipuzkoako Batzar Nagusietako Erakunde, Gobernu eta Araudi Batzordean agertu da gaur, Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuarekin batera, hartara euskal erakundeek atzo, astelehena, Gasteizen egindako Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan egindako azterketaren berri emateko, aurtengo eta datorren urteko itxiera-aurreikuspenei dagokienez. Mendozak balantze bat egin du Gipuzkoako 2025eko diru-bilketaren zifrei buruz, eta nabarmendu du «ekonomiaren dinamismo onak» aukera eman duela 2025erako hasierako diru-bilketaren aurreikuspenak gainditzeko, hasieratik ere aurreko ekitaldikoak baino handiagoak zirenak. Hala, «aurreikusten da 2024an baino 568 milioi gehiagorekin ixtea urtea, % 9,4ko igoerarekin, eta 2025erako Finantzen Euskal Kontseiluan egindako kalkuluek baino % 2,17 gehiago biltzea, gutxi gorabehera 140,9 milioi gehiago». Horrela, aurreikusten da Gipuzkoak urtea ixtean 6.638 milioi euro bilduko dituela.

2025/10/14