Eskuzaitzeta erreferente bihurtu da energia-berrikuntzan eta industria-lehiakortasunean, bere Industria Energia Komunitatea abian jarri ondoren
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, enpresa eta zentro teknologikoekin batera, Living Lab Eskuzaitzeta proiektua aurkeztu du. Ekimen aitzindaria da, eta autokontsumo kolektiboa, mikrosarea eta lankidetza publiko-pribatua uztartzen ditu ekosistema industrial adimentsu eta lehiakor batean.