Gipuzkoako Ogasunak 391,9 milioi euro itzuli eta 332,3 milioi euro bildu ditu 2024ko errenta kanpainan
Foru Ogasunak 391,9 milioi euro itzuli eta 332,3 euro bildu ditu 2024ko Errenta kanpainan. 59,6 milioiko emaitza positiboa izan da zergadunen alde. 2023ko kanpainan baino 10 milioi gutxiago; kanpaina horretan, 69,9 milioi izan ziren zergadunen alde. Ogasun eta Finantzetako foru diputatu Itziar Agirrek kanpainaren balorazio positiboa egin du, eta inplikatutako profesionalen lana eskertu du.