Gloria Vázquezek bere gain hartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza
Jasangarritasuneko foru-diputatu José Ignacio Asensiok jasangarritasunarekin, berdintasunarekin eta justizia sozialarekin duen konpromisoa nabarmendu du: “Gloria Vázquezek esperientzia instituzionala, ezagutza teknikoa eta sentsibilitate soziala batzen ditu. Horiek txertatzeak gure ingurumen-politiken izaera eraldatzailea indartzen du”.