Herritarren Batzarrak bere lehen deliberazio prozesua amaitu du, klima aldaketaren aurkako ekimen aitzindariak aktibatuta
Nola bermatu dezakegu Gipuzkoako nekazaritza jarduera klima-larrialdiari aurre egiteko? Galdera horren inguruan, 32 gipuzkoarrek gogoeta egin dute 2022an Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Herritarren Batzarra abian jarri zenetik. Atzo iluntzean, zozketa zibiko bidez eta lurraldeko herritarren aniztasuna ziurtatzeko hainbat irizpideri jarraituz aukeratutako herritar hauek berriro bildu ziren, Foru Jauregian, egindako amaierako saioan,
prozesuan parte hartu duten hainbat eragilerekin batera, bai eta bidelagun izan diren Arantzazulab eta Telesforo Monzón eLabeko kideekin ere. Itxiera saio honetan parte hartu zuten Eider Mendoza diputatu nagusiak, Irune Berasaluze Gobernantzako foru diputatuak eta Arantxa Ariztimuño Nekazaritza eta Lurralde Orekako zuzendariak.